Party Jarduerak

A+ A A-

Party Jarduerak

Arte Digitala

Ordenagailuen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntza, musika digitala eta programazioa.
Parte hartu eta aurkeztu zure produkzioa lehiaketetara.

Jokoak

Jo erronka zure lagunei Araba Encounter honen bigarren edizioarako antolatu ditugun PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz. Ezin duzu hau galdu!

Software Librea

Araba Encounter-ek ezin du, ezta nahi ere, etengabe goraka doan mugimenduari bizkarra eman. Horrexegatik, Software librea inguruan izango dugu bigarren edizio honetan.

Hardware

Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko.

Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, modding-a gustuko duzun, gamer bat zaren edo beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa etxean.

Hitzaldiak eta Tailerrak

Emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.

twitter facebook flickr youtube