Tailerrak

A+ A A-

Tailerrak

OpenGunean emango diren tailerren berri emango dizuegu.

 

TAILERREN ORDUTEGIA*

Larunbata 10

10:00 – WebDev on steroids

12:00 - Fabrica el estandarte de tu cuadrilla

15:30 - Autoa diagnostikatzea python erabilita

17:30 - Musika-nahasketen hastapenak, software batekin (Traktor)

Igandea 11

10:30 - Ikasi informazioa adimen-mapen bidez antolatzen

12:45 - Zure telefonoa, mugikorra baino askoz gehiago: smartphoneari etekina atera

15:30 - Animación 3D - El Camino más Corto al OSCAR!

17:30 - Poliespana erabiltzea Cosplayrako

 

 


 * Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

WebDev on steroids

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Jon E. Eguiluz

Enpresa: Buala.net

Deskribapena:

Hitzaldi erakusgarri honen bidez, web garapenean eguneroko jardueran gehitu ditzakegun zenbait asteroide erakutsiko ditugu, ekoizpena handitzeko, erosotasun handiagoa izateko eta, batez ere, zoriontsuago izateko.

Denbora mugatua denez, tailer praktikoa baino, erakustaldia izango da; dena dela, azkarrenak zenbait gauza egiten saiatu ahal izango dira euren eskuko ordenagailuetan.

Zer egingo dugu?

● Mende honetako testu-editoreak:  SublimeText3, CodeKit, Coda, Atom...

● Editoreetarako plugin-ak.

● Terminala + asteroideak: Tmux, zsh, Prezto/Oh my bash...

● Web sortak kudeatzea: Bower

● Lanen automatizatzaileak: Grunt vs Gulp...

● .dotfiles: ia-ia gauza guztietarako erabilgarriak diren konfigurazioak 

Zer publikori dago zuzendua?

Egun webDev munduan nola programatzen den jakin nahi duen edonorentzat.  Ez dugu HTML edo beste web-lengoaia bat programatzen ikasiko, ordea, lan/proiektu bakoitzean zer erreminta erabil ditzakegun jakiten ikasiko dugu.

Zerbait jakin beharko duzue web programazioari eta oinarrizko terminalen inguruneei buruz, bestela, oso zaila izango zaizue erakusten ditugun erreminten irismena ulertzea.  Ez baduzu inoiz arazoren bati aurre egin, ez dizu ilusio handirik egingo, bai, aldiz, zure ordez konpondu duenari.

Web

https://es.linkedin.com/pub/jon-e-eguiluz/14/889/6b4

http://twitter.com/viroide

Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 10:00-12:00


igo ^

Fabrica el estandarte de tu cuadrilla

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak

Pablo Clemente        -       Paola Guimerans       -        Ana Enrich          -          Victor Díaz       -        Annabel Hesselink

EnpresaCIRCOLAB

Deskribapena:

Este taller sirve como iniciación al uso de la fabricación digital (impresora 3D, cortadora láser, Impresora de vinilos) para el diseño de un estandarte. 

Bideoahttps://www.youtube.com/watch?v=ndToZKSqc1c

Zer publikori dago zuzendua?

Participantes de la Araba Encounter que estén interesados en diseñar y fabricar una bandera/estandarte que represente a su cuadrilla o equipo en la party.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

CIRCOLAB es un laboratorio de experimentación educativo-tecnológico itinerante.

La misión principal de CIRCOLAB es implicar a las personas en el proceso de creación tecnológica desde una perspectiva libre y colaborativa. Creemos que la tecnología debe ser una herramienta educativa abierta a todo el mundo, útil para resolver cuestiones de la vida diaria y estimular la imaginación. Durante su recorrido, CIRCOLAB organiza talleres gratuitos diseñados para despertar la creatividad y la curiosidad tecnológica de personas de todas las edades.

Web:

http://www.circolab.org/
https://twitter.com/cir_co_lab
https://www.facebook.com/circolab/
https://instagram.com/circolab/

Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 12:00-14:00

igo ^

Autoa diagnostikatzea python erabilita

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Yuri Numerov

Empresa: Gamaker

Deskribapena:

Azalduko da nola erabil daitezkeen, batetik, auto bateko errore-kodeak irakurtzeko edonoren eskura dagoen egokigailu bat eta, bestetik, ordenagailu bat, denbora eta dirua aurrezteko eta tailerrera joateak eragiten dituen eragozpenak saihesteko.

Zenbait hurbilketa erakutsiko dira; esate baterako, terminal batean komandoak eskuz idaztea eta gure nabigatzailean Jupyter/Ipython-en notebook-ekin diagnostikoak irakurtzea.

Zer publikori dago zuzendua?

Edonori. Berdin dio mekanikari, elektronikari edo programazioari buruzko jakintzarik baduen ala ez. Beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptu guztiak tailerrean bertan azalduko dira.

Webhttp://achi.se

Twitter: https://twitter.com/achifaifa

Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 15:30-17:15

igo ^

 

Musika-nahasketen hastapenak, software batekin (Traktor)

HizkuntzaGaztelania

Hizlaria: Alain Knörr Aizpuru

Deskribapena:

Software bidez bi abesti sinkronizatzeari eta nahasteari buruzko hastapenak. Nahasketa-moduak kontuan hartuta emango dira klaseak, erabiltzaileen arabera (Softwarea bakarrik, Softwarea+Kontrolagailua); bakoitzaren alde onak eta txarrak aztertuko dituzte, eta bakoitzaren irtenbideak ikusi. 

Zer publikori dago zuzendua?

Software bidez musika-nahasketen oinarriak ikasi nahi dituen orori (Traktor).

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Zortzi urte daramatzat Dj lanetan, zaletasun gisa; ekipo analogikoekin (mixer-ak eta platerak), software bidezko kontrolagailuekin eta, azkenik, DVS sistemekin egiten ditut nahasketak.

Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 17:30-19:15

 igo ^

 

Ikasi informazioa adimen-mapen bidez antolatzen

 Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

HizkuntzaGaztelania

Hizlariak: Mentxu Ramilo eta Venan Llona

Deskribapena:

Adimen-mapak teknika grafiko bat da. Horren bidez, ideia nagusi batetik abiatuta zenbait diagrama egiten dira; zenbait hitz gako marrazten dira adarretan edo nodotan, eta aldi berean, horietatik zenbait adar irteten dira ideia berriak idazteko.

Zuhaitz-egitura bat izango da emaitza, non liburu baten, bilera baten, ideien zaparrada baten edo proiektu baten ideia garrantzitsuenak bilduko diren, zenbait adibide jartzearren.

Edukia

Teoria apur bat

Zer diren adimen-mapak

Zertarako dira

Nork eta non erabiltzen dira

Praktika apur bat

Praktika hasi zure adimen-mapak eginez

Emaitzak partekatu (zailtasunak eta abantailak)

Ohiko zenbait zalantza argitzea

Zer publikori dago zuzendua?

Adimen-mapak informazioa antolatzeko tresna gida erabiltzen ikasi nahi duten pertsonentzat.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

Venan Llona

Mentxu Ramilo Araujo, @mentxu09, profesional in(ter)dependentea.  Zientzia Politikoetan eta Administrazioan Doktorea da.  Antolakundeetan teknologiak erabiltzen laguntzen du, horren inguruan ikertu eta zabaltzen du.  novagob.org sare sozialeko Edukien zuzendaria da, eta docemiradas.net taldeko kide da.

Web:

Mentxu Ramilo

http://mentxublog.blogspot.com.es/

https://es.linkedin.com/in/mentxuramilo

https://twitter.com/mentxu09

Venan Llona

http://venan.es/

https://es.linkedin.com/in/venan

https://twitter.com/vllona

Ordutegia: Igandea, urriak 11, 10:30-12:45

 igo ^

 

Zure telefonoa, mugikorra baino askoz gehiago: smartphoneari etekina atera

 Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

HizkuntzaGaztelania

Hizlariak: Mentxu Ramilo eta Venan Llona

Deskribapena:

Smartphone edo tableta erosi duzu edo oparitu dizute, eta horiekin milaka gauza egin ditzakezula esan dizute.  Denek WhatsApp erabiltzen dute, eta ez duzu elkarrizketetatik at gelditu nahi.  Baina ez dakizu eskuetan duzun poltsiko-ordenagailuak zer beste funtzionalitate erabilgarri dituen.

Tailer honetan, gailu mugikorrek, esaterako tabletek edo smartphoneek, zer aukera dituzten ezagutuko dugu.

Edukia

Sarrera

Seguru aski mugikorra duzu, agian smartphone bat duzu.  Edo tableta.

Zertarako erabiltzen dituzu gailu mugikor horiek? Aisialdirako? Lan egiteko? Produktibitate handiagoa izaten laguntzen dizute?

Aurkezpenak egiteko eta bertaratuen iritziak entzuteko txanda egin ostean, paperean adimen-mapen teknika erabiliko dugu gure ideien eta aukeren inguruan elkarrekin aritzeko.  

Garapena

Aisialdian, kamera da gehien erabiltzen dena:  argazkiak eta bideoak.  Gailuaren memoria betetzen duzu, zuk egindakoekin zein beste batzuek sare sozialen bidez bidalitakoekin (WhatsAppak tarte handia hartzen du askotan).  Zer egiten duzu argazkiekin memoria betetzen denean?

Irakurtzea gogoko baduzu, nola eraman ditzakezu zurekin agiriak, aurkezpenak, txostenak eta kalkuluak?

Nola kudeatu artxibo guztiak Android edo IOSn, nola pasatu ordenagailura edo gailu mugikorretik? Nola egin artxiboen segurtasun-kopiak USB kablearen bidez eta ordenagailuarekiko konexioaren bitartez?

Hodeia argazkiak eta bideoak kopiatzeko eta igotzeko:  biltzeko hodeiak, Google-ena (Drive), Apple-ena (iColoud), Microsoftena (OneDrive), Dropbox, Flickr... Zein aukeratu, nola konfiguratu eta nola lan egin horrekin.

Batzuetan uste duzu mugikorrak astiro funtzionatzen duela, argazkiak kendu badituzu eta erabiltzen ez dituzun aplikazioak ezabatu baduzu ere.  Gainera, baduzula artxiboak garbitzeko aplikazio bat, birusari aurre egitekoa..., eta, hortaz, beste bat erosi beharko duzula pentsatzen duzu.  Zergatik ez berrezarri eta hasierako egoeran jarri? Erositako moduan izango duzu zure smartphonea.

Ohiko zenbait zalantza argitzea

Zer publikori dago zuzendua?

Gailu mugikorrak era egokiagoan kudeatu nahi dituzten pertsonentzat.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

Venan Llona

Mentxu Ramilo Araujo, @mentxu09, profesional in(ter)dependentea.  Zientzia Politikoetan eta Administrazioan Doktorea da.  Antolakundeetan teknologiak erabiltzen laguntzen du, horren inguruan ikertu eta zabaltzen du.  novagob.org sare sozialeko Edukien zuzendaria da, eta docemiradas.net taldeko kide da. 

Web

Mentxu Ramilo

http://mentxublog.blogspot.com.es/

https://es.linkedin.com/in/mentxuramilo

https://twitter.com/mentxu09

Venan Llona

http://venan.es/

https://es.linkedin.com/in/venan

https://twitter.com/vllona

Ordutegia: Igandea, urriak 11, 12:45-14:45

  igo ^

 

Animación 3D - El Camino más Corto al OSCAR!

Idioma: Castellano

Ponente: Mr.Q (Enrique García)

EmpresaGod-i + GAMAKER

Descripción:

Recorrido a través del Proceso Creativo y de Producción de una Película de Animación 3D, desde el Guion Literario, el Diseño Artístico y la Banda Sonora hasta la Copia de Proyección Final teniendo en cuenta los Aspectos Económicos de la Producción como son las Tecnologías empleadas, la Búsqueda de Financiación, el Marketing y la Promoción por Festivales de todo el Mundo.

Video:

PERPETUUM MOBILE: Cortometraje de Animación 3D y Material de Base de la Ponencia.

https://www.youtube.com/watch?v=-YPXLPKtllM

Breve Curriculum Vitae del ponente:

https://es.wikipedia.org/wiki/Enrique_Garc%C3%ADa_Rodr%C3%ADguez

¿A qué tipo de público está orientado?

Todos los Públicos.

Web:

www.mrq.es – Web Personal

www.god-i.com – Web Empresa ( Startup Tecnológica )

https://twitter.com/grandmrq - Twitter

https://www.facebook.com/mrq.enrique - Facebook Mr.Q

https://www.facebook.com/godi.wearable - Facebook God-i

https://www.youtube.com/channel/UClSX1PXUfxstR33CE2ovbPw - Youtube Mr.Q

Horario: Domingo, 11 de Octubre, 15:30-17:15

subir ^

Poliespana erabiltzea Cosplayrako

Hizkuntza: Gaztelania eta Euskera 

Hizlariak: Aitor Larrañaga Elgarresta eta Lea Echevarrieta Legrand

Deskribapena:

Poliespan estruituak cosplayrako material gisa zer propietate dituen erakusten dugu.  Zer erabilera dituen eta zer tresna erabiltzen diren hura moldekatzeko. Tailerrean parte hartzen duenari pieza bat emango zaio bere gustura moldeka dezan eta lehen pausoak eman ditzan material horrekin. Horrela, bitartean sortzen den edozein zalantza galdetu ahal izango du eta gaia erabiltzeko jakin beharreko oinarrizkoena ikasi.

Zer publikori dago zuzendua?

Kuterrak erabili behar dira; beraz, adinduna izan behar da parte hartzeko.

Ordutegia: Igandea, urriak 11, 17:30-19:15

subir ^

 

 

 

 

twitter facebook flickr youtube