Hitzaldiak
Bizkaia FM 100.4
Hitzaldi interesgarriak eskainiko dira doan aurten ere, Araba Encounter-ean.
OpenGunean emango diren hitzaldien berri emango dizuegu.
HITZALDIEN ORDUTEGIA*
Larunbata 10
11:00 - Errendimendua eta abiadura WordPressen
12:00 - Freelance garenok super-heroiak ematen dugu
13:00 - Android automatizatu - Zure ekoizpenari auto-pilotua jarri
16:00 - Smartphoneetako segurtasunaren oinarriak
19:00 - Cuando la creación va en furgoneta
Igandea 11
11:00 - Web scraping: internetik informazioa atera
12:00 - Ekitea eta porrot egitea: nik neuk zuzenean ikasi ditudan zenbait alderdi eta akats
13:00 - EuskaDigital: Dando sonido a la tecnologia
16:00 - Aplicaciones de la impresión 3D en el ámbito sanitario y ejemplo práctico
17:00 - Introducción a los videoporteros IP: tu casa en tu teléfono
18:00 - Araba Encounterreko 1. eztabaida-liga
19:00 - Game Project Compo lehiaketako proiektuen aurkezpena
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
Errendimendua eta abiadura WordPressen
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Dani Reguera
Enpresa: Mondragon Unibertsitatea
Deskribapena:
Web bat garatzen dugunean, garrantzitsua da web-orri bat azkar kargatzea. Azpiegitura kostuak aurreztekoa eta erabiltzailearen esperientzia ahalik eta gehien hobetzeko, gure webguneak ahal dugun gehien optimizatu behar ditugu. Izatez, Google eta Yahoo bidezko bilatzaileek mezen indexazio egokirako errendimendua garrantzitsua dela adierazi dute.
Hizketaldi-tailer honetan ikusiko dugu WordPress bidez garatutako guneak erraz eta azkar optimiza ditzakegula, gure orrialdeek pisu txikiagoa izan dezaten eta kargatzeko denbora laburrago izan dadin.
Zer publikori dago zuzendua?
WordPress webgunearen errendimendua optimizatu nahi duten pertsonak; ezagupen tekniko batzuk beharko dituzte.
Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 11:00-12:00
Freelance garenok super-heroiak ematen dugu
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Carlos Pérez de Mendiola
Deskribapena:
Badira milaka arrazoi pertsonal eta profesional freelance izatea erabakitzeko. Azken urteotako krisiaren osteko lan-merkatuak erakutsi digu nork bere lana sortzea konponbide eraginkorra izan daitekeela norberak bere ahaleginaren bidez aurrera egiteko.
Hitzaldi-eztabaida honen bidez, freenlance lana nola ikusten dudan azaltzen saiatuko naiz, nire moduan eta nire esperientzia pertsonala abiapuntu hartuta. Horretarako, freelance lanaren eta super-heroiek egiten dutenaren arteko paralelismoa egingo dut. Freelance garenok zein super-heroiek erabakia hartzeko katarsi-unea bizi behar dute. Trantsizioa jasaten dute biek izaera berria bereganatzen duten arte, eta aldaketaren truke zerbait ordaindu behar dute.
Aholkuren bat emango dut trantsizioa hain gogorra izan ez dadin, eta mahai gainean jarriko ditut lana egiteko orduan bien artean dauden paralelismoak, baita abantailak eta topatu ditudan berdintasunak ere.
Azkenean, zuok erabakiko duzue nire ondorioak zuzenak diren edo ez, nirekin ados zaudeten edo ez edo nire argudioak tontakeriatzat jotzen dituzuen edo ez. Eztabaida dezagun horren inguruan!!
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Carlos Pérez de Mendiola Arte Ederretan lizentziatu zen, eta web sortzaile, diseinatzaile eta maketatzaile egiten du lan orain dela bi hamarkadatik.
2012ko urritik freelance/super-heroi da eta weben garapenean espezializatu da: WordPress, web diseinua, argitalpen-diseinua, HTML5 + CSS3, Responsive Web Desing, SEO, UX/UI...
Web:
https://es.linkedin.com/in/carlospmendiola
https://twitter.com/CarlosPMendiola
Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 12:00-13:00
Android automatizatu - Zure ekoizpenari auto-pilotua jarri
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Miguel Sánchez
Deskribapena:
Aspertuta zaude zure gailu mugikorrak denbora eta kontzentrazioa lapurtzen dizulako? Nahiago duzu automatizatzea eta hamarna ohiko lan ahaztea?
Hitzaldi honetan, Androida automatizatzeko zer aukera dituzun eta nola bihur dezakezun laguntzaile pertsonal ikasiko duzu. Ez galdu denbora zenbait lan automatizatzen. Behin automatizatu eta ez duzu berriz egin beharko.
Helburuak
- Denbora, diru eta energiarik ez galtzea automatiza daitezkeen lanak egiten.
- Benetan garrantzitsu diren lanetarako denbora izatea, eta ez ohiko zenbait lan behin eta berriz errepikatzeko.
- Android mugikorra edo tableta laguntzaile pertsonal garrantzitsua izan daitekeela ikustea.
Nabarmentzeko moduko zenbait eduki
- WhatsApp eta e-mail mezuei automatikoki erantzutea.
- Ahots komandoak erabiltzea lan automatizatuei ekiteko.
- Facebbok eta Twitter publikazioa automatizatzea.
- Egoera jakin batzuetan deiak automatikoki filtratzea.
- Wi-Fi, Bluetooth etab. konexioak automatikoki aktibatzea.
- Bateriaren zaintza automatizatzea.
- Telefonoaren /Tabletaren segurtasuna ingurunearen arabera automatikoki aktibatzea.
- Aplikazioak gauzatzeko eta ixteko aukera automatizatzea behar dugun lekuetan eta uneetan.
- Argazkiak automatikoki Interneten biltzea.
- NFC pegatinen bidez lanak automatikoki hasaraztea.
- Ekoizpena igo profesionalen talde osoekin automatizazioak partekatuz.
Zer publikori dago zuzendua?
Esparru profesional guztietako profesionalentzat; Android eta Interneti buruz zerbait jakin beharko dute, eta Android gailuetan ohiko lanak automatizatuz denbora eta kontzentrazioa berreskuratzen ikasiko dute.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Miguel Sánchez Interneteko azken joerei eta ekoizpena sustatzeko konponbideei buruzko prestatzaile espezializatua da. “Internet 201X – Lo que conocías, ya es historia” jardunaldiaren egiletako bat da, eta ekoizpenari buruzko “Horas extra para tu vida, no para tu trabajo” tituluko tailer/liburua idatzi du.
Gaur egun, aurrez aurreko trebakuntza eta online prestakuntza eskaintzen du lanak automatizatuz produktibitatea hobetzeari buruz.
Web:
https://es.linkedin.com/in/miguelsp
Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 13:00-14:00
Smartphoneetako segurtasunaren oinarriak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Antonio García Nuñez
Deskribapena:
Hitzaldi honetan, gure smartphone eta tabletetan gaur egun ditugun arrisku nagusien berri emango da, eta arrisku horiek saihesteko jarraibideak eta aholkuak eskainiko dira.
Zer publikori dago zuzendua?
Smartphonea edo tableta erabiltzen duen eta erabilera horrek dakartzan arriskuak ezagutu eta saihestu nahi dituen edonori; ez dago ezagutza teknikorik izan beharrik.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Informatika Ingeniaritzako ikaslea Kantabriako Unibertsitatean, interes berezia duena sistemen segurtasunean eta administrazioan.
Twitter: @ObakeNishina
Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 16:00-17:00
Datorrena 2016, Interneteko komunikazioko, mugikorren aplikazioetako eta ordainketa-sistemetako joerak, opendata eta datu partekatuak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak:
1. Iker Merchán komunikazioan eta teknologia berrietan aholkularia da Iberbi / Sarean Sar enpresan |
2. Esti Cáceres gizarte-hezitzailea da Saregunen |
3. Marta Moreno eta Julio Usandizaga enpresaburua eta Internet Euskadi Elkarteko presidentea. |
Deskribapena:
Esti Cáceres:
Etorkizunean emakumeek Interneten jokatuko duten papera zein izango den aztertuko du. Baita guztiok Interneten izango dugun parte-hartzea ere. Hurrengo Gasteizko editaton ekitaldira ere gonbidatuko gaitu.
Iker Merchán:
Etorkizunean markek sarean edukiko duten presentziari buruz arituko da, zer jarrera hartuko duten, zer tresna erabiliko dituzten...
Julio Usandizaga:
Storytelling metodoa erabiliko du: historia kontatuko du, Buberren bilakaera zein izan den eta bere ustez horien etorkizuna zein izango den.
Datorrena-ren aurreko edizioetako bideoak ditugu. Adibidez, Esti Cáceresen parte-hartzea: https://www.youtube.com/watch?v=Abt8PN_dPBQ
Zer publikori dago zuzendua?
Datorrena 2016 guztiontzako modukoa da, eta Interneteko joerak eta teknologian izango diren joerak ezagutaraztea du helburu.
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Espainiako Interneten ibilbide luzeenetako bat duen proiektu bat abiatzeko eta garatzeko arduraduna izan da Iker Merchán: Eroski Consumer kontsumitzaileen egunerokoa, banaketa-kate honek hilero inprimatzen duen aldizkariaren web-bertsioa. Garai horretan, OJDren arabera, Eroski Consumer izan zen Espainiako bosgarren hedabide irakurriena; hilean hiru milioi erabiltzaile baino gehiago zituen. Ondoren, Eroskik Interneten duen presentziaren arduradun bihurtu zen Merchán. Informazio gehiago: https://www.linkedin.com/in/ikermerchan
Esti Cáceres teknologia berrien hezitzailea da Sartu Araban, (Sareguneren proiektua) . Internet & Euskadi-ko zuzendaritzako kidea da, eta software librearen defendatzaile aktiboa, Sareguneren barruan (www.saregune.net) Azaroaren 6an egingo den ekitaldi batera gonbidatzen gaitu: #EditatonVG: Gasteizko emakumeak ikusgai egiteko ekimena. Informazio gehiago: http://www.saregune.net/wp/infogune/editatonvg-visibilizando-a-las-mujeres-de-vitoria-gasteiz-en-saregune
Marta Moreno Marcos:
Soy profesora en la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) , abogada en ejercicio y auditora sociolaboral. Mis áreas de especialización son el Derecho Social, Cooperativo y Tecnológico.
Julio Usandizaga enpresen komunikazioan esperientzia handia duen enpresaburu bat da. Gizartea garatzeko eta hobetzeko balio duten ekimenak babesteko prest dago beti. Errugbiarekin lotura estua du. Kirol horretan aritu zen profesional gisa zenbait taldetan, eta taldean lan egiteko modu bat eman dio horrek, eta helburuak lortzeko irmotasuna.
Ekintzaile nekaezina, ameslaria eta "Comunica720" onlineko marketin- eta komunikazio-agentziaren sortzailea eta zuzendari nagusia. "Comprar Aceite de oliva"-ren sortzaile eta lehendakaria ere bada. Gainera, Coloriuris SLren inbertitzailea eta aholkularia, eta estatuko Interneteko elkarte beteranoena den Internet Euskadi Elkartearen lehendakaria. Novia Salcedo Fundazioa erakundearen ohiko laguntzailea, Lanaldi programan eta ekintzailetza-batzordean.
Web:
Webgunea: www.interneteuskadi.org
Twitter: http://twitter.com/ieuskadi
Facebook: www.facebook.com/ieuskadi
Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 17:00-19:00
Cuando la creación va en furgoneta
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Victor Diaz Barrales
Enpresa: CIRCOLAB
Deskribapena:
La creatividad a veces surge en los lugares y contextos más inverosímiles. Nosotros la encontramos mientras viajamos en una furgoneta equipada como un laboratorio de experimentación con tecnologías de creación digital y analógica. Durante la charla explicaremos desde nuestras experiencias de viaje hasta cómo cómo crear un robot con materiales de casa y todo mientras programamos un script.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ndToZKSqc1c
Zer publikori dago zuzendua?
Publiko guztientzat.
Web:
http://www.circolab.org/
https://twitter.com/cir_co_lab
https://www.facebook.com/circolab/
https://instagram.com/circolab/
Ordutegia: Larunbata, urriak 10, 19:00-20:00
Web scraping: internetik informazioa atera
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Juan Riaza
Enpresa: ScrapingHub
Deskribapena:
Web scraping, web batetik modu automatikoan informazioa ateratzeko teknika bat da, oro har, egiturarik gabeko datuak lortzeko eta datu horiek informazio egituratu bihurtzeko. Scrapingeko ohiko erabilerak ondokoak dira: webguneetan egiten diren aldaketak antzematea eta ecommercen erosten dutenentzat prezioak lortzea.
Zer publikori dago zuzendua?
Programatzaileak eta, oro har, web scarpingi buruz zerbait jakin nahi dituzten profil teknikoko pertsonak.
Web:
https://es.linkedin.com/in/juanriaza
Ordutegia: Igandea, urriak 11, 11:00-12:00
Ekitea eta porrot egitea: nik neuk zuzenean ikasi ditudan zenbait alderdi eta akats
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Aitor San Sebastián Millet
Deskribapena:
Lehoia ez da ematen duen bezain basatia, eta ekitea ez da batzuetan saltzen diguten bezain erraza. 80ko hamarkadaren amaieran, 23 urte nituela eta mikro-informatikaren aurre-historian geundela, zenbait kasualitateri esker teknologia-enpresa bat sortzea erabaki nuen beste hiru adiskiderekin batera, ekintzaile gazteentzako oinarri teknologikoko ideia berritzaileen lehiaketa irabazi ondoren. Agian ideia ez zen hain txarra, saria jaso baitzuen, baina enpresak ez zuen aurrera egin eta desegin genuen hiru urte bete baino lehen.
Hitzaldi-eztabaida honen helburua, denborak eman didan ikuspegitik eta ondoren lortu dudan esperientziari esker, egindako akatsak eta egin ezin izan genituenak birpasatzea da. Ez dugu inork desanimatu nahi, aldiz, beste batzuei lagundu nahi diegu harri berberetan estropezu egin ez dezaten.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Aitor San Sebastián Millet IKTri buruzko aholkularia eta prestatzaile freelance da; teknologiaren esparruan esperientzia luzea du, 30 urte baino gehiagokoa, SPRIren IMI zentroei esker 80ko hamarkadaren hasieran lehenengo IBM PC ikusi zituenean hasi zen. Sektore pribatuko zenbait ETErentzat eta enpresa handirentzat egin du lan, baita herri administraziorako ere.
Hasierako ikusmin teknikoa ez badu guztiz galdu ere, hots bere kezka “nola demontre funtzionatzen du honek?” bada ere, orain, ondoko, batez ere, galdera egiten dio bere buruari: “teknologiak nola hobe dezake enpresen lehiakortasuna eta nola lagun dezake negozioa garatzen?”.
Web:
http://www.aitorsansebastian.es/
https://es.linkedin.com/in/aitorsansebastian
Ordutegia: Igandea, urriak 11, 12:00-13:00
EuskaDigital: Dando sonido a la tecnologia
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Iñigo Sendino
Enpresa: EuskaDigital
Deskribapena:
EuskaDigital es un habitual en la organizacion de las conferencias de la Euskal Encounter desde 2004, aunque nuestra historia comenzó en 2001.
En esta conferencia repasamos brevemente la historia de EuskaDigital y contamos cual es nuestra labor en las Encounters.
Además, explicamos qué pasos son necesarios para emitir en streaming y soluciones caseras que hemos encontrado y aplicado en pasadas ediciones.
Zer publikori dago zuzendua?
Cualquier asistente a la party o visitante de la OpenGune.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Sarean Zehar-eko zuzendaria 2010 urtetik aurrera eta EuskaDigital-eko kidea.
Web: www.euskadigital.net
Facebook: facebook.com/euskadigital
Twitter: twitter.com/euskadigital
Ordutegia: Igandea, urriak 11, 13:00-14:00
Aplicaciones de la impresión 3D en el ámbito sanitario y ejemplo práctico
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Marcos Sánchez García
Enpresa: Gamaker
Deskribapena:
Fundamentos de la impresión 3D. Usos que se le están dando en el ámbito sanitario. Ejemplo de diseño de un objeto con FreeCad y resultado final impreso.
Ejemplos de impresión 3D hecha por el autor:
https://www.youtube.com/watch?v=d7FXvWYsFzo
Bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=qWUVFJy2wRI
Zer publikori dago zuzendua?
Publiko orokorra.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Fisioterapeuta del H.U.A Santiago (Vitoria). Estudiante de ingeniería informática en la UOC.
Web:
Ordutegia: Igandea, urriak 11, 16:00-17:00
Introducción a los videoporteros IP: tu casa en tu teléfono
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jose Angel Calvo Conde
Enpresa: ARABA S.T.
Deskribapena:
Mediante esta ponencia se explicará en qué se basan los videoporteros IP. La normalización de la tecnología conectada a Internet tiene una parada en los porteros automáticos de nuestras casas. Este recurso, que se puede combinar con la domótica, nos dará control total de la entrada de nuestras casas estemos donde estemos. Para ello se contará con una instalación real con la que se explicará el funcionamiento de esta tecnología y se hará funcionar en tablets y smartphones.
Bideoa:
Comelit VIP: https://www.youtube.com/watch?v=j44UatTXByY
Zer publikori dago zuzendua?
Personas interesadas en domótica y nuevas tecnologías aplicadas al hogar.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Socio fundador de Araba ST. Técnico de telecomunicaciones que desde hace más de 10 años se recorre Vitoria-Gasteiz montando instalaciones en portales y tejados de la ciudad.
Web:
Twitter: @araba_st
Facebook: arabastsc
Ordutegia: Igandea, urriak 11, 17:00-18:00
Araba Encounterreko 1. eztabaida-liga
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Irene Miren Garcia De Etxeandia
Enpresa: Club de Debate Universitario
Deskribapena:
Goi-maila intelektualeko eztabaida-liga, askotariko gaiei buruzkoa. Esate baterako: “Patata-tortilla, tipularekin ala tipularik gabe?”, “Spock humanista da?”
https://www.dropbox.com/s/mwwa6k0n50w70aq/doraemon%20parte%203.mp4?dl=0
Zer publikori dago zuzendua?
Friki ospetsuak
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
2003 eta 2008 artean, Deustuko Eztabaida-taldeko kidea.
InterCEU Eztabaida-txapelketako epailea. Valentzia. 2010eko otsaila. "Cardenal Herrera-CEU"-ko kapitaina. Torneo Pasarela. 2008ko azaroa.
- IE LAW SCHOOL Madril, Espainia. 2009ko otsaila - 2009ko abendua. Enpresen Aholkularitza Juridikoko masterra (LL.M.). IE Fundazioaren beka.
- DEUSTUKO UNIBERTSITATEA, BILBO, Espainia. ZUZENBIDEAN LIZENTZIADUNA, EKONOMIAN ESPEZIALISTA
Ordutegia: Igandea, urriak 11, 18:00-19:00
Game Project Compo lehiaketako proiektuen aurkezpena
Hizkuntza: Gaztelania
Deskribapena:
Game Project Compo lehiaketako parte-hartzaileek beren bideo-joko proiektua aurkeztu ahal izango dute.
Arte-diseinuak, prototipoak, funtzionamendu-eskemak, girotzea, eta abar. Hau da, bideo-jokoa ekoizten hasi aurreko prozesu osoa.
Ordutegia: Igandea, urriak 11, 19:00-20:00