Arte Digitala

A+ A A-

Araudi Orokorra

Arau hauek betetzen ez dituen lan oro automatikoki deskalifikatuko da.

Fast composen kasuan izan ezik (horien gaia partyan adieraziko da), beste ekoizpen guztiak aurrez prestatuta ekar daitezke, eta, hain zuzen, hori gomendatzen dugu partyaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko.

Lehiaketetan erabilitako materialek ez dute egile-eskubiderik izan behar, hau da, parte-hartzaileek beraiek sortuak izan behar dute.

Materialak jabari publikokoak badira, edo eratorriak sortzeko aukera duen Creative Commons, parte-hartzaileek berek erabiltzeko lizentzia baliozkotua izan behar dute (adibidez, audio- eta argazki-laginen kasuan, dagokien lizentzia izan behar dute) eta material hori erantsitako txt-an identifikatu. 

Bi txt-rekin batera entregatu behar dira lanak, fitxategi konprimatu batean (ZIP):
-BATEAN, parte-hartzailearen datuak ipini behar dira (izen-abizenak, harremanetarako helbide elektroniko bat eta telefono-zenbakia).
-BESTEAN, berriz, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat idatzi behar da (hiru lerrokoa, gehienez ere).

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Lanen aurkezpena

Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.

Lehiaketarako ordenagailuan aurkeztu ezin diren lanak, garatuak izan diren makinarekin batera aurkeztu beharko dira.

Sari-banaketa

Sariak eskudirutan:

- Dagozkien atxikipenen menpe daude.

- Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.

Software- edo hardware-sariak:

- Saria irabazleak berak jaso behar du sari-banaketan. Irabazleak ezin badu, aurrez izendatutako beste pertsona batek jaso dezake, baina, izendapena egiteko, idatzi bat egin behar da, irabazlearen NANarekin. Ez da software- edo hardware-saririk emango sari-banaketatik kanpo.

Apelatzeko epea

Sari-banaketara arte, kontrol-postuan; bestela, posta elektroniko bidez:

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. - Game Project Compo eta Wild Compo

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. - Film Laburra, 3D irudiak, Irudi Digitala, Musika Digitala, Argazkien itxuraldatzea eta Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music)

Apelazio bat aurkezten baldin bada epe barruan, bigarren balorazio bat egingo da, zeinaren epaia apelaezina izango baita.

twitter facebook flickr youtube