Arte Digitala

A+ A A-

Epaimahaia

Lehiaketa hauetarako epaimahaia: Film laburrak, 3D grafikoak, Ilustrazio digitala, Musika digitala, Argazkiak itxuraldatzea eta Fast Compos (2D, 3D, Fast Music).

 

Joserra Gutiérrez

Joserra Gutiérrez Barakaldon jaio zen 1966ko urriaren 3an. Barakaldoko Kontserbatorioan hasi zen ikasten, eta, gero, Bilboko eta Donostiako kontserbatorioetan osatu zituen goi-mailako ikasketak. 1997an, "Megasónicos" film luzeko musika konposatzeko aukera izan zuen, zeinak animazioko film onenaren Goya saria lortu baitzuen. Ordutik, hainbat proiektutan hartu du parte: telebista, publizitatea, erakundeetarako bideoak, antzezlanak, fikzioko filmak, animaziokoak…

Teknologia berriak eta hizkuntza musikala irakasgaiko irakasle da MrJam zentroan eta Luis Aramburu Udal Musika Eskolan, eta, horretaz gain, musikan aplikatzeko teknologia berriei buruzko ikastaroak ere ematen ditu irakasleentzat Eusko Jaurlaritzako garatu Planean eta Berritzeguneetan.

OBRAS estekan, informazio gehiago daukazue: http://joserragutierrez.com/es/obras.html

 

Raquel Urtaran Nicolás

3D- eta web-diseinatzaile grafikoa. Bideo-edizioa eta -postprodukzioa. Guztion ongira bideratutako Momik komunikazio sortzaileko agentziaren sortzailea. Awake Gasteiz hezkuntza-proiektu altruistako koordinatzailea (gazte aldaketa-eragileentzako hezkuntza emozionala).

3Dko diseinatzaile grafikoa

Errealitate areagotuko aplikazioa, agertokiak 3Dn eta denbora errealean sortzen dituena. Trebakuntza konkurrenterako aukera ematen duen ingurune birtuala, ikastaro presentzialen  baliabide guztiak erabiltzeko aukerarekin.

3D modelatzailea

Irudi eta bideoko eta denbora errealeko proiektuak, errealitate areagotu eta birtualari aplikatutako teknologia berriei buruzko ikuspegi bat lortzeko; esate baterako, zientzia fisikoen irakaskuntzarako simulatzailea. Trebakuntzarako simulatzaile birtuala. Esperientzia birtual bat, Lurreko, Ilargiko eta Marteko grabitate-azelerazioari buruzkoa, Arkimedesen printzipioa erakusten duena.

www.momik.es
www.awakegasteiz.org

twitter facebook flickr youtube