Beste jarduerak

A+ A A-

Catch the Wave

Irratiaren munduan esperimentatzea gustatuko litzaizuke? Kasetari arima daukazu?

Araba Encounter honetan, berriro ere EuskaDigital-en laguntzarekin, elkarrizketak egiteko dituzun dohainak ateratzea nahi dugu. Berdin da zure erreferentea Jordi Évole edo Gomaespuma izatea, baldintza bakarrak, elkarrizketa egiazko pertsona bati izatea eta 5 galdera baino gehiago ez egitea.

Eta egiteko baliabiderik ez baduzu, ez kezkatu, gure gunetik pasa zaitezke, non estudio txiki bat izango dugun eta lagunduko dizugun. Talde argazki bat behintzat ateratzea eskatzen dizuegu, pantaila-atzealde polit bat izateko lana proiektatzen den bitartean.

Grabazioak Intranetera igo beharko dituzue, igandeko 21:00ak baino lehen. MP3 edo WAV formatoetan.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Grabazioak igande gauean entzungo dira. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube