Beste jarduerak

A+ A A-

LipDub Stars

Pentsatzen ari nintzen, ohiko LipDub batekin ez dudala nahiko… Oraingo honetan abestia zuek aukeratzea nahi dut eta, adi egon orain esan behar dudanarekin, bideoklip parodia bat grabatzea…

Ez dut zuen sormena mugatu nahi, hegoak ebaki dezaketen arau tuntunak jarriz… Dena ematea nahi dut!

Beno, bat bakarrik: igandeko 21:00ak arte daukazue zuen maisulanak Intranetera igotzeko.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Grabazioak igande gauean proiektatuko dira. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube