Mario Kart 8
Deskribapena:
Kultuko saga honen eskaintza berria, WiiU-rentzako esklusiboa: hainbat hobekuntza erantsi dizkio ohiko jokoari; esaterako, grabitatea eta beste ezaugarri batzuk erantsi ditu zirkuituetan. Dibertsioa, maskorrak eta platanoak, nahi adina.
Araudia:
8 jokalarik osatutako taldetan/kanporaketetan egingo da lehiaketa. Hau da prozesua:
- Taldeak eta jokoaren ordutegia ekitaldiaren intranetean argitaratuko da.
- Taldeko kideek kontsolen eremuan egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
- 4 kontsola egongo dira, eta onlineko/lagunen sarean jokatuko da: 2 lagun kontsola bakoitzeko eta pantaila zatituta. Honela egingo da kanporaketa:
- 4 zirkuitu jokatuko dira modu aleatorioan; hau da, zirkuitu aleatorioa bozkatu behar da.
- Lehiaketak aurrera egin ahala, 8 zirkuitura zabalduko da jokoa (azken faseetan).
- Eskura dauden objektu guztiak.
- Pertsonaien eta ibilgailuen mugarik gabe.
- Ekiporik gabe
- CPUrik gabe
Portaera-eta joko-arauak
- Etenaldiak. Oro har, ezin dira egin. Jokalari batek jokoa gelditu beharra badu ezinbestean, beste jokalariei jakinarazi behar die, etena egin aurretik.
- Bug-ak eta Glitche-ak. Ezin dira erabili.
- Fire Hopping. Ezin da erabili, ez erloju-kontrako fasean, ez kanporaketen-fasean.
- Zuzentzen ez den bitartean, Fire-Hopping teknika erabil daiteke lehiaketetan.
- Urrutiko aginte eta padei buruz:
- Antolakuntzak Gamepad ofiziala (pantailarekin) eta wiimotes+nunchuck izango ditu.
- Jokalariek beren padak ekar ditzakete, hala nahi badute.
Oharrak:
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.