Zatoz Araba Encounter-ea
PARTY GUNEA:
Noiz
2015eko Urriaren 10etik 12ra
Non
Iradier Arena (Vitoria-Gasteiz)
Helbidea:
Berpizkundearen plaza, 6
01005 Vitoria-Gasteiz
Nola heldu
GPS koordenadak:
42.841045,-2.664469
- Argibide gehiago:
- Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria bisitatu
Gainera, Azkon eta nenok mapa bat prestatu dute Gasteizko leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa 9an (ostirala) 16:00tan hasiko da, eta 12an (astelehena) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Akreditatzeko ordutegia | ||
---|---|---|
Ostirala 9 |
16:00 |
22:00 |
Larunbata 10 |
10:00 |
22:00 |
Igandea 11 |
10:00 |
22:00 |
Astelehena 12 |
10:00 |
17:00 |
Lo egiteko tokiari buruzko informazioa
Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 9ko gauetik hasita 11eko gauerarte. Barrutia 12an utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.
Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria, koltxoneta edo kanping denda).
Erabiliko diren dendak eta koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute, hau da, erabiliko dituzten pertsona kopuruarekin erlazioa gorde beharko dute.
Ezin izango da baldintza hori betetzen ez duten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.
Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu. Ordea, edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Eta nahiago baduzue hotel batean atseden hartu, Azkon eta nenok prestatutako mapa baliagarri izango zaizue.
Eguneko sarrerak
Araba Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.