Euskal Chef
Agian, pentsatuko duzu sukaldeko erregea zarela urdaiazpiko-sandwich ziztrin bat egiteko gai zarelako. Edo cateringa aukeratzen duzu agian…
Bada, jaten bezalaxe sukaldean ere gozatzen duzuenontzat, lehiaketa hau dugu, EUSKAL CHEF! Larunbat gauerdian partyko lekuren batean.
Ikusi nahi dugu zer egiteko gai zaren guk emandako lau osagai erabiliz. Eta ezin izango dituzue zuen tresnak erabili. 45 minutu izango dituzue 2 pintxo berdin-berdin prestatu eta aurkezteko. Saioa hasi arte ez da jakinaraziko platerraren osagai nagusia.
Epaimahai aditu batek probatuko ditu zuek sortutako platerak, eta astelehen goizean sari banaketa ekitaldian jakingo ditugu irabazleak, Araba Enconterreko mantala janzteko ohorea izango duena. Bilatu sukalde-laguntzaile on bat eta apuntatu zaitez intranetaren bidez! Osteguneko 12:00etatik aurrera eman ahal izango duzu izena. 10 leku bikoitz bakarrik daude!
Gero, plater irabazlearen errezeta zaharra argitaratuko dugu, denok etxean goza dezazuen. Hemen aurreko Euskal Encounterreko plater irabazlea.