Arduino tailerra - Hastapenak LCD eta Bluetooth
Prototipoak sortzeko elektronika-plataforma ireki bat da Arduino, eta software eta hardware malgu eta erabilerrazetan oinarrituta dago.
Arduinoren munduan murgiltzeko, Vicente Centenok (Chentinox) labur-labur azalduko ditu Arduinoren ezaugarriak, eta Arduinoren programan bertan dauden adibide batzuk erakutsiko dituzte, haren programazio-ingurunea ezagutzen hasteko.
Ikasiko dugu nola lan egin led-ekin, potentziometroekin, LCD pantailekin, tenperatura-sentsoreekin, processing-arekin... Bluetooth konexioa eta konfigurazioa.
Hizlaria:
Vicente Centeno (ChentinoX)
Ordutegia:
LARUNBATA URRIAK 10, 12:00 - 14:00