Drone-tailerra

A+ A A-

Drone-tailerra

Tailerrean, koadrikoptero bat muntatuko da, plaka kontrolatzailea konfiguratuko da eta hegaldi-proba bat egingo.

Parte-hartzaileek modeloa muntatzeko fase guztiak ikusiko dituzte, bai eta plaka kontrolatzailea programatzeko pausoak ere, eta, zalantzak sortu ahala, bertan argitzeko aukera izango dute.

Modeloa 250 tamainako koadrikoptero bat da (motorren arteko diagonala, 250 mm); tamaina hori asko erabiltzen da dronen munduan hasteko, aski eskuragarria eta muntatzeko erraza izateaz gain, oso sendoa baita.

Ordutegia:  Hilak 11, igandea, 16:00etatik 20:00etara

twitter facebook flickr youtube