Mario Kart 8

A+ A A-

Mario Kart 8

Deskribapena:

Kultuko saga honen eskaintza berria, WiiU-rentzako esklusiboa: hainbat hobekuntza erantsi dizkio ohiko jokoari; esaterako, grabitatea eta beste ezaugarri batzuk erantsi ditu zirkuituetan. Dibertsioa, maskorrak eta platanoak, nahi adina.

Araudia:

8 jokalarik osatutako taldetan/kanporaketetan egingo da lehiaketa. Hau da prozesua:

  • Taldeak eta jokoaren ordutegia ekitaldiaren intranetean argitaratuko da.
  • Taldeko kideek kontsolen eremuan egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
  • 4 kontsola egongo dira, eta onlineko/lagunen sarean jokatuko da: 2 lagun kontsola bakoitzeko eta pantaila zatituta. Honela egingo da kanporaketa:
    • 4 zirkuitu jokatuko dira modu aleatorioan; hau da, zirkuitu aleatorioa bozkatu behar da.
    • Lehiaketak aurrera egin ahala, 8 zirkuitura zabalduko da jokoa (azken faseetan).
    • Eskura dauden objektu guztiak.
    • Pertsonaien eta ibilgailuen mugarik gabe.
    • Ekiporik gabe
    • CPUrik gabe

Portaera-eta joko-arauak

  • Etenaldiak. Oro har, ezin dira egin. Jokalari batek jokoa gelditu beharra badu ezinbestean, beste jokalariei jakinarazi behar die, etena egin aurretik.
  • Bug-ak eta Glitche-ak. Ezin dira erabili.
  • Fire Hopping. Ezin da erabili, ez erloju-kontrako fasean, ez kanporaketen-fasean.
  • Zuzentzen ez den bitartean, Fire-Hopping teknika erabil daiteke lehiaketetan.
  • Urrutiko aginte eta padei buruz:
    • Antolakuntzak Gamepad ofiziala (pantailarekin) eta wiimotes+nunchuck izango ditu.
    • Jokalariek beren padak ekar ditzakete, hala nahi badute.

Oharrak:

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

twitter facebook flickr youtube