Mortal Konbat X
Deskribapena: Shao Kahn hil zenean, Shinnokek Lurrari eraso egin dio, Netherrealmeko armadarekin, Earthrealmeko gerlariak barne. Horiek Shao Kahnen inbasioan hil ziren, eta Quan Chiren kontrolpean berpiztu. Berriro ere, Lurra defendatu beharko da.
Lehiaketa-mota: Kanporatze bikoitzeko 1 vs 1 taldeko brackets bidez.
Bertsioa: Xbox One
Araudia
➔ Kanporatze-fasea BO3ra jokatuko da, eta finala BO5era.
➔ Borroka bakoitzean 99 segundoko 3 round egingo dira.
➔ Ezingo dira erabili DLC bidezko borrokalariak.
➔ Taldeei ordenan deituko zaie, eta taldeko borroka guztiak jokatuko dira, garaile bakar bat geratu arte. Etortzen ez diren parte-hartzaileak kanporatuta geratuko dira, bai txanda nagusitik, bai galtzaileen txandatik.
➔ Galtzaileen txandatan parte hartzea aukerakoa da. Horietan parte hartu nahi ez duenak jardueraren antolatzaileei jakinarazi behar die, txanda nagusitik kanporatu ondoren.
➔ Borrokalariz alda daiteke borroka-saio batetik bestera, baita kanporaketa-txandetan ere (jokalariaren arabera).
➔ Borrokatzeko modua alda daiteke txanda batetik bestera, pertsonaia aldatzen ez bada ere.
➔ Finalaurrekoetan eta finalean pertsonaia-hautaketa itsua izan daiteke, jokalariek hala nahi badute. Finalaurrekoan eta finalean, jokalari bakoitzak zein pertsonaiarekin jokatuko duen esan behar dio antolatzaileari, aurkariak jakin gabe, eta, gero, hautatu egingo dituzte. Hala, counterpickinga saihestuko da.
➔ Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina haiek ezin dira izan haririk gabeak, ezta makrodunak edo turbodunak ere.
➔ Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu behar ditu borroka hasi aurretik. Borroka-saio erdian ezin dituzte doitu. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea borroka bakoitzaren aurretik.
➔ Mapa ausaz aukeratuko da. Mapa jakin bat aukeratuz gero, ausazko mapa batekin berrabiaraziko da.
➔ Debekatuta dago borroka bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori eginez gero, zigor gisa round hori galdutzat emango zaio.
➔ Fatality bat gauzatzeko komandoak begiratzeak ez du balio justifikazio gisa.
Oharrak
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.