Beste jarduerak

A+ A A-

Fastmugikormetraia

Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte! Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe.

Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, larunbat goizean guk emandako gai baten inguruan, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu (adi egon pantailei eta Intranetari). Iraupena, 4 minutu gehienez izan beharko da. Jakin ezazue segundu batzuk gehiago luzatu dezakezuela baina lehendabiziko 4 minutuak bakarrik baloratuko direla.

Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, baina baita kalitate teknikoa ere. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango.

Zuen laburmetraiak, originalak eta beste inon ikusi gabekoak, zerbitzarira igo beharko dituzue Intranetaren bidez, igandeko 21:00ak baino lehen.

OHARRA: Azpitituluak jartzea derrigorrezkoa da.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, igande gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube