Jokoak

A+ A A-

HearthStone: Heroes of Warcraft

Jokatzeko modua: Conquest

  • Parte-hartzaileek 3 karta-sorta eduki behar dituzte prestatuta, dagokien txandako partida jokatu aurretik. Bakarrik 3 karta-sorta prestatuta edukitzea aholkatzen da; izan ere, kanporaketa-fasean horrela dela egiaztatuko da, tranpak galarazteko.
  • Jokalariek karta-sorta bakoitzarekin jokaldi bana irabazi behar dute partida irabazteko.
  • Jokalari batek karta-sorta batekin jokaldi bat irabazten duenean, ezingo du erabili sorta hori berriro partida horretan.
  • Jokaldia galtzen duen jokalariak berriro erabili dezake karta-sorta hori, edo prestatuta duen beste bat erabil dezake.

Txapelketaren formatua:

Taldekako fasea: Jokalari kopuruaren arabera erabakiko da. 

Txapelketaren araudi espezifikoa

• Txapelketa honetarako araudi espezifikoa joko-txapelketen araudi orokorraren osagarria da.

battle.net gunera konektatuta jokatuko da; beraz, ezinbestekoa izango da kontu bat eta jokoa. Baldin eta jokalari batek baldintza hauek betetzen dituen battle.net gunerako sarbiderik ez badu, kanporatu egingo da, eta erreserbako hurrengo jokalariak hartuko du haren tokia (baldin badago+).

• Jokalari bakoitzak bere ordenagailuan joka dezake, edo Jokoen Harean.

• Zigortu egingo da cheat-ak eta abantailak eta gainerako amarruak sortzen dituen kanpoko softwarea erabiltzea. Hala ere, antolakuntzak eskubidea du kasu bakoitzean egokien iruditzen zaion erabakia hartzeko, eta parte-hartzaileek onartu egin behar dute erabaki hori.

Oharrak:

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

twitter facebook flickr youtube