Jokoak

A+ A A-

Heroes of the Storm

Lehiaketaren formatua:

Tamaina: 5v5

Mapak: Guztiak

Guztiak: Ez da onartzen heroi bera bi taldetan

Jokatzeko modua: Pertsonalizatua

Heroiak txandaka baneatuko dira, hau erabilita: http://heroesdraft.com/

Txapelketaren formatua:

Kanporatze zuzena

Txapelketaren araudi espezifikoa

• Txapelketa honetarako araudi espezifikoa joko-txapelketen araudi orokorraren osagarria da.

battle.net gunera konektatuta jokatuko da; beraz, ezinbestekoa izango da kontu bat eta jokoa. Baldin eta jokalari batek baldintza hauek betetzen dituen battle.net gunerako sarbiderik ez badu, kanporatu egingo da, eta erreserbako hurrengo jokalariak hartuko du haren tokia (baldin badago+).

• Jokalari bakoitzak bere ordenagailuan joka dezake, edo Jokoen Harean.

• Zigortu egingo da cheat-ak eta abantailak eta gainerako amarruak sortzen dituen kanpoko softwarea erabiltzea. Hala ere, antolakuntzak eskubidea du kasu bakoitzean egokien iruditzen zaion erabakia hartzeko, eta parte-hartzaileek onartu egin behar dute erabaki hori.

Oharrak:

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

twitter facebook flickr youtube