Game Triathlon
Plataforma: PCa
Erabili beharreko bertsioa: Antolakuntzak emandakoa
3 parte-hartzaile talde bakoitzeko
Formatua: Taldeak / Kanporaketa
Kanporaketa: Kanporaketa. Formatua aldatu egin daiteke, izena ematen duen jende-kopuruaren arabera.
Deskribapena: Garbi dago ezin daitekeela denean ona izan, beti dago trabatzen zaigun jokoren bat. Horregatik sortu da Game Triathlon.
Kategoria desberdineko 3 joko: estrategia, FPS eta lasterketak. Hiru parte-hartzaile taldean. Beti norbaiten laguntza behar duena izango zara? Edo liderra? Hiruretan? Edo ardurak banatuko dituzue?
Gainera, ez da hain erraza izango... aukeratutako jokoak klasiko atenporalak dira. Age of Empires, Quake eta Re-Volt… Nork lortuko du domina? (Antolakuntzak eskubidea du lehiaketa baino lehen horietako bat aldatzeko).
Arduraduna/Antolatzailea: Zelkop –E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Txapelketaren araudi espezifikoa
Txapelketa honetarako araudi espezifikoa joko-txapelketen araudi orokorraren osagarria da.
Jokatzeko lekua
Joko-eremuan ARENA bat jarriko da jokatzeko. Ordutegia zorrotza izango da, eta lehiaketa hasi baino lehenago jakinaraziko da.
Partiden formatua
- AGE OF EMPIRES.
Bi kapitainek hautatutako mapan 45 min jokatuko dira. Partida bukatuko da taldeetako batek erabat uzten duenean edo 30 min pasatzen direnean, edo antolakuntzak hala erabakitzen duenean, baldin eta jokalari batek utzi nahi ez badu, taldearen porrota garbi ikusten denean. Emaitzak apuntatuko dira, eta taldearen puntuazio guztiak batuta erabakiko da garailea.
- QUAKE ARENA
Taldeek bandera harrapatzera jokatuko dute, 15 minutuz. Puntuazioaren arabera erabakiko da garailea.
- Re-Volt.
Bi mapatan jokatuko da, 3 txandatan, taldeetako kapitainek hautatuta. Postuen arabera banatuko dira puntuak.
1.ari 15
2.ari 10
3.ari 7
4.ari 3
Guztien baturak erabakiko du garailea. Eta... ongi begiratu nori jartzen dizkiozun oztopoak, zure taldekoa izan daiteke eta. Auto guztiak hautatzeko trikimailuak onartuko dira.